Hilik aukitu dute Anboton 46 urteko mendizale bilbotarra

Anboto 2012ko ots. 26a, 09:47
Larrialdi Zerbitzuak atzotik ibili dira mendizalearen bila. Eguerdiko 12:30ean aurkitu dute bere gorpua zonalde malkartsu batean. Amilduta hil da Herrizaingo Sailaren berbetan

Larrialdi Zerbitzuak atzotik ibili dira mendizalearen bila. Eguerdiko 12:30ean aurkitu dute bere gorpua zonalde malkartsu batean. Amilduta hil da Herrizaingo Sailaren berbetan.

 

Lekura iristea zaila izan dutenez, arratsaldeko lehenengo ordura arte ezin izan dute erreskatatu.

 

Atzo Anboto inguruan galdu zen 46 urteko bilbotarraren bilaketari berriro ekin diote Larrialdi Zerbitzuek gaur goizeko 08:00etan. Euskadiko Mendiko Federazioko kideek hilik aurkitu dute 12:30ean zonalde malkartsu batean.

 

Barne Sailetik azaldu dutenez, Anboto inguruan atzo desagertu zen mendizalea. 18:40an etxera ez zela bueltatu konturatzean senitarteko batek abisua eman zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!