Zauritutako mendizale bat erreskatatu dute Anboton

Anboto 2012ko ots. 23a, 17:53

Helikopteroz Galdakaoko ospitalera eraman dute 26 urteko gaztea.

Helikopteroz Galdakaoko ospitalera eraman dute 26 urteko gaztea.

 

Arratsaldeko 14:50 inguruan, SOS Deiak 112 Emergentzien Koordinaziorako Zentroak, dei bat jaso du Anboto menditik Urkiolarantz jaisten zebilela gazte bat erori eta zauritu egin dela jakinaraziz. Durangoko komisariako hainbat patruila-auto eta Ertzaintzaren Mendi Unitateko kideekin osatutako helikopteroa bertaratu dira segituan. 26 urteko gazteak “hainbat kolpe zituen gorputzean eta baliteke klabikula ere apurtuta izatea”, Ertzaintzak argitu duenez. Helikopteroan Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!