Traña-Matienan aurkituriko gorpuzkiak norenak diren ikertzen

Anboto 2012ko ots. 23a, 09:13

Zantzu guztien arabera, gorpuzkia gizon batena dela dio Ertzaintzak, baina zabalik dago ikerketa

Zantzu guztien arabera, gorpuzkia gizon batena dela dio Ertzaintzak, baina zabalik dago ikerketa.

 

Hildako baten gorpuzkinak (ia hezurdura osoa) aurkitu zuten domekan, Traña-Matienako tren geltoki ondoan. Herritar batek eman zuen domeka eguerdian abisua, eta aspaldi hildako pertsona baten hezurrak direla ohartu zen, bertaratuta, Ertzaintza.

 

Gorpuzkiaren DNA probak egiten dihardu polizia zientifikoak, eta ikerketaren emaitzak jakin arte “luze joango” dela azaldu du Ertzaintzak: besteak beste, ustezko hildakoaren familiarenagaz alderatu behar dute Traña-Matienan hartutako lagina.

 

“Itxura guztien arabera, gorpuzkia gizonezko batena” dela dio Ertzaintzak, eta “ikertzaileen susmoa hildako behartsu batenak”ote diren dela ere azaldu dute. Bilboko Auzitegiko medikurenera bidali zuten gorpuzkia domekan, eta bertan burutu dituzte DNA identifikatzeko probak. Gorpua norena den jakiteko, Ertzaintzaren datu baseagaz alderatuko dituzte emaitzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!