Aitendako haur-masaje eta afektibitate tailerra

Anboto 2012ko ots. 22a, 16:07

Otsailaren 23an, 19:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean aurkeztuko dute martxorako udalak eskainiko duen aitendako haur-masaje eta afektibitate tailerra

Otsailaren 23an, 19:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean aurkeztuko dute martxorako udalak eskainiko duen aitendako haur-masaje eta afektibitate tailerra.

 

"Umeen garapena sustatzea", eta "aiten eta beren haurtxoen arteko harremana estutzea" dira martxoan burutuko duten tailer honen helburuak, eta 0 eta 9 hilabete arteko seme-alabak dauzkaten aitei dago zuzenduta.

 

Errota kultur etxean, martxoaren 10etik 31ra arteko zapatuetan elkartuko dira tailerrean parte hartzeko izena ematen duten aitak. Tailerraren aurkezpen egunean, edota Udaleko Berdintasun sailean eman ahalko dute interesdunek, doan, izena.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!