Gobernu taldeak eskatuta Gizaker enpresak burutu duen inkestaren emaitzen arabera, Traña-Matienan lurpeko aparkalekua eraikitzeko proiektuak aurrera egingo balu, "bertan plaza bat eskuratzeko interesa 220 herritarrek" izango lukete.
"Proiektuagaz aurrera egin edo ez, eta zelan garatu erabakitzeko", inkestagaz batutako emaitza horiek hurrengo hirigitza batzordera emango dituztela azpimarratu du Jose Luis Navarro alkateak.
2008an proposatu zuen Abadiñoko Independienteak taldeak Traña plaza azpian lurpeko aparkalekua egitea, eta orduko hartan ere inkesta enkargatu zuen gobernu taldeak. Oposizioak proiektuaren kontrako jarrera adierazi orduan, eta Gobernu Taldearen asmoak ez zuen aurrera egin.