Osoko bilkurako galdera eta eskarien atalean
mahaigaineratu zuen Bilduk badenen gaia.
Azaroko batzorde batean ere badenen altuerak eragiten dituen arazoei buruzko herritarren kexa mahaigaineratu zutela azaldu zuen Saioa Zuazubizkar Bilduko zinegotziak. “Leunduko zituzten konpromisoa hartu zuen alkateak, baina hiru hile pasatu dira ordutik, eta da ezer egin: lau neurtu ditugu, eta batek ere ez ditu neurriak betetzen”, salatu zuen zinegotziak. Badenen dimentsioei buruz 2008ko legeak ematen dituen jarraibide teknikoak bete daitezela eskatu zuen.
Traña-Matienako farmazia pareko badenaren adibidea ipini zuen Zuazubizkarrek: %5eko malda batean halako erreduktorerik ezin dela ipini dio, Bilduko zinegotziaren berbetan, legeak “hasieratik daude txarto eginda”.
“Denok dakigu herriko badenetako batzuk altuegiak direla”, erantzun zuen Jose Luis Navarro alkateak. Legeak zehazten dituenneurriei buruzko eztabaidan jardun zuten ordezkariek, eta Navarrok amaitu zuen, “Hirigintzan esan bezala”, lar altu dauden baden horiek leundu egingo dituztela esanez.