Ludoteka, Berbaro elkarteak kudeatuta

Anboto 2012ko ots. 12a, 10:09

Lehen hezkuntzako lehenengo mailako 29 eskola-ume batuko dira, otsailaren 11tik ekainaren 16ra arte udalak antolatu duen eta Berbaro elkarteak kudeatuko duen ludotekan

Lehen hezkuntzako lehenengo mailako 29 eskola-ume batuko dira, otsailaren 11tik ekainaren 16ra arte udalak antolatu duen eta Berbaro elkarteak kudeatuko duen ludotekan.

 

Udaleko Hezkuntza eta Euskara Batzordeburu Argi Abadek adierazi duenez, Berbaro elkarteak diseinatu eta koordinatutako jolas eta tailerren programa horren barruan 15 saio daude aurreikusita; larunbatetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara.

 

Besteak beste, eta “aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko”, papiroflexia eta sukaldaritza tailerrak, kirol-olinpiadak eta antzezlan baten muntaketa burutuko dute, Errota kultur etxeko saioetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!