Herriko umeei zuzenduriko ipuin lehiaketa

Anboto 2012ko ots. 7a, 09:38
Zortzi urtetik hamahirura arteko herriko ikasleei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu du udalak, \'eskola-umeen artean idazteko eta istorioak kontatzeko zaletasuna pizteko\' helburuagaz

Zortzi urtetik hamahirura arteko herriko ikasleei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu du udalak, "eskola-umeen artean idazteko eta istorioak kontatzeko zaletasuna pizteko" helburuagaz.

 

Maiatzaren 18 arte aurkeztu ahalko dituzte parte hartu gura duten ume eta gazteek euren lanak (Errota kultur etxean eta Udal mediatekan jasoko dituzte lanak). Librea da lehiaketako gaia, eta 100 berbakoa izan beharko da, gutxienez, idatzia. Udaleko Hezkuntza eta euskara sailak jakinarazi duenez, guztira, 840 euro banatuko dituzte, hiru kategoriatan.

 

Argi Abad zinegotziak azpimarratu duenez, "idazteko trebetasuna sustatzen duelako eta literaturara hurbiltzeko bide aproposa delako garrantzitsua da lehiaketa".

 

Ekainaren 22an, Traña-Matiena eskolaren ikasturte amaierako jaialdian banatuko dituzte lehiaketaren sariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!