Zarrabeitia abadiñarra preso dagoen Frantziako Poitier-Vivonne espetxera martxa antolatu du Egin Dezagun Bidea Abadiñok otsailaren 11rako.
"Kide baten senideei aupada egiteagatik" Eneko Zarrabietia euskal presoari ezarri dioten bi hilabeteko zigorra "berehala bertan behera utz" dezatela aldarrikatuko dute, otsailaren 11ko martxan parte hartzen dutenek.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "kartzelan egunerokotasuna berez da gogorra, baina bizi baldintzak gogortzea jasangaitza delako" antolatu dute martxa hori.
Motxoian, Gaztetxean edo \'aherrira@yahoo.com\' helbidean eman daiteke izena, otsailaren 10ean, goizaldeko 00:00etan aterako den autobusa hartu ahal izateko.