Zaharren etxea eraikitzeko proiektua, zalantzan

Anboto 2012ko urt. 26a, 08:39

\'Egoera ekonomikoak horrela behartuta\', Bizkaian eraikitzea aurreikusita zeukan hainbat zahar etxe atontzeko proiektuak bertan behera geratu direla iragarri du Aldundiak; Abadiñon eraikitzekoa zen horietako bat

"Egoera ekonomikoak horrela behartuta", Bizkaian eraikitzea aurreikusita zeukan hainbat zahar etxe atontzeko proiektuak bertan behera geratu direla iragarri du Aldundiak; Abadiñon eraikitzekoa zen horietako bat.

 

Orain hiru urte iragarri zuen Abadiñoko Udalak herriak hartuko zuela Durangaldeari zegokion zahar etxea; ordutik, udalaren eta Aldundiaren elkarlanaren baldintzak jasotzen dituen hizarmena lotzeko negoziatzen jardun dute erakunde biek. Bizkaiko Aldundiak bertan zahar etxea eraiki zezan, lursaila Abadiñoko Udalak urbanizatzea adostu zuten erakunde biek.

 

"Zahar etxearen proiektua bertan behera geratzen den Aldundiaren iragarpen ofizialik ez" daukala adierazi du Jose Luis Navarro alkateak.

 

Bizkaiko Aldundiagaz batzartu eta erakunde haren lehentasunen berri jakin arte, urbanizazio lanei ez die ekingo Abadiñoko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!