Preso dauden Frantziako Poitiers Vivonne espetxean, \'borroka indartsu bat aurrera eramateko asmoz\' burutu duten lau eguneko gose grebaren ondoren, \'barruan borrokan jarraituko\' dutela iragarri dute Eneko Zarrabeitia preso abadiñarrak eta Gorka Azpitarte kideak.
Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen Etxerat elkarteak joan zen barikuko agerraldian adierazi zuenez, “euskal presoak etengabe zigortzen eta bakartzen ari dira Frantziako espetxetan”. Adibide moduan azaldu zuen Etxeratek, “beste preso baten gurasoak besarkatzeagatik zigortu dutela Zarrabeitia, eta beste preso batzuekin hitz egiteagatik Azpitarte”.