Ermitaz ermita dator, aurten, Auzorik Auzo ibilaldia

Anboto 2012ko urt. 25a, 08:30

Abadiñoko hainbat ermita bisitatuko dituzte, domekan, Hamabi Harri elkarteak antolatutako VII. Auzorik Auzo ibilbidean parte hartuko dutenek. Gerediagako plazan izango da sinatze-ekitaldia 08:30ean

Abadiñoko hainbat ermita bisitatuko dituzte, domekan, Hamabi Harri elkarteak antolatutako VII. Auzorik Auzo ibilbidean parte hartuko dutenek. Gerediagako plazan izango da sinatze-ekitaldia 08:30ean.

 

Familia argazkia atera ondoren hasiko dute prestatutako 21 kilometroko ibilbidea Gerediagako Salbadore baselizan, 09:00etan. Gazteluako San Martinen, berriz, fruta banatuko dute, etam, 10:30ean, salda ere bai Irazolan. Horrelaxe jakin eragin dute antolatzaileek. Zelaietan, probalekuan, amaituko dute ibilaldia parte hartzaileek, 13:00 inguruan. Bertan luntxa eta trikitilariak egongo dira. Hamabi Harrikoek azaldu dutenez, izena eman dutenen artean hainbat sari ere zotz egingo dituzte probalekuan bertan.

 

Dena dela, 21 kilometroko ibilbide osoa egin gura duenarentzat beste ibilbide bi ere prestatu ditu Hamabi Harri elkarteak: 18 kilometrokoa bat eta 10 kilometrokoa bestea. Lehenengo hori egiten dutenek, Santa Luziatik Andra Mari ermitarako bidea egingo dute zuzenean, San Kristobalera joan gabe. Ibilbide laburrena egiten dutenek, berriz, San Antolin ermitatik hartuko dute zuzenean Andra Marirako bidea, Santa Eufemia, Santa Luzia eta San Kristobalera joan gabe.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!