Gaur, 18:00etan, Errota kultur etxeak hartuko du Mari Carmen Rodriguez abadiñarraren liburuaren aurkezpena.
Abadiñoko Muntsaratzen bizi den Ourensen jaiotako Mari Carmen Rodriguez “Rotsita”-ren olerkien bilduma da gaur, 18:00etatik aurrera, Errota kultur etxean aurkeztu duten A través de mis pensamientos izeneko liburua.
Hainbat lagun artistek inguratuta egingo du Rodriguezek liburuaren aurkezpena.
Musika eta antzerkiagaz
Besteak beste, hogei olerkiren irakurtaldia burutuko du José Tizano poeta galiziarrak gaurko ekitaldian; liburuan bildutako olerkien errezitaldi musikatua egingu du, Javier Obregonen ideian oinarrituta, Banarte antzerki taldeak; eta liburuaren azaleko marrazkiaren egilea den Valentín Urrutia margolari bilbotarraren pinturen erakusketa ere zalduko dute gaur.
Rodriguez olerkigile abadiñarrak bizi guztian zehar idatzitako ehun eta hamar olerkiren bilduma da Errota kultur etxean gaur aurkezten duten A través de mis pensamientos liburua.
Ekitaldiaren ondoren, Errota kultur etxean bertan ipiniko dute liburua salgai, eta Traña-Matienako liburudendan zein Durangon eta Bilbon ere salgai ipiniko du autoreak lana. Liburuaren 500 ale argitaratzeko gastua bere gain hartuta kaleratu du egileak bilduma.