San Blas azokarako izen ematea

Anboto 2012ko urt. 17a, 08:45

Urtarrilaren 27 arteko epea zabaldu dute, San Blas jaietako azokan parte hartu gura duten abeltzainek izena eman dezaten

Urtarrilaren 27 arteko epea zabaldu dute, San Blas jaietako azokan parte hartu gura duten abeltzainek izena eman dezaten.

 

Euren abelburuak otsailaren 3ko azokan parte hartzeko inskribatu gura dituztenek Lorra kooperatibagaz ipini beharko dute harremanetan: 94-4555063 telefono zenbakian.

 

Iaz egin zuen bezala, aurten ere, San Blas eguneko nekazaritza eta abelburu azokan izango diren abelburuen parte hartzea arautuko du Udalak. Aurretiaz izena emateko epea zabaldu du "lehiakeraren antolakuntza hobetu guran". Jose Luis Navarro alkatearen berbetan: "Horretara zuhurrago jokatu gura dugu eta dugun espazioa eta baliabideak hobeto antolatu gura ditugu, baina, baserritarrei inola ere galarazi gabe gura duten beste albelburu aurkezteko aukera".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!