Baserritarren zaindariaren eguna ospatuko dute hilaren 17an

Anboto 2012ko urt. 15a, 08:45

Urtarrilaren 17an, \'Ogia bedeinkatu eta zatitu egizu\' goiburuagaz ospatuko dute Urkiolako zaindariaren, baserritarren eta abereen zaindariaren San Anton Eguna Urkiolako Santutegian

Urtarrilaren 17an,  \'Ogia bedeinkatu eta zatitu egizu\' goiburuagaz ospatuko dute Urkiolako zaindariaren, baserritarren eta abereen zaindariaren San Anton Eguna Urkiolako Santutegian.

 

Ohiturak agintzen duenez, meza nagusia egingo dute 12:00etan, eta “ogia, ortuariak eta abereak ere bedeinkatuko” dituzte, 13:00etan eta 18:00etan burutuko dituzten mezetan.

 

Urtarrilaren 22rako antolatu dute, bestalde, Errepetizino Domeka Urkiolan. Mezak, Abadiñoko txistularien emanaldia eta San Antonen zozketa daude, besteak beste, egun horretarako antolatu dituztenen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!