Antxia abadiñarra Lauterdi Eliteko finalaurrekoetan garaile

Anboto 2012ko urt. 2a, 08:20

Erraz gainditu zituzten Bengoetxea eta Ansotegi Lauterdi Eliteko finalaurrekoetan.

Ander Antxia nagusiki gainditu zen Bengoetxea nafarraren aurrean, Sopelan jokatu zen Eliteko Lauterdiko torneoaren lehen finalaurrekoan (22-3). Abadiñarra txukun eta ziur aritu zela ahaztu gabe, nafarrak erraztasun nabarmen gehiegi eman zizkion eta hortik hara emaitzaren alde handia. Bigarrenean antzeko zerbait gertatu zen hainbesteko alderik eman ez bazan ere. Ansotegik ez zuen bere jarduera onenen itxurarik eta Elezkanok ez zion barkatu bere joko kaskarra (12-22). Antxia eta Elezkano izango dira, beraz, Errege Egunean finala jokatuko dutenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!