Internet eta informazio teknologia berriei buruzkoak dira urtarrilean Abadiñoko Kzgunean eskainiko dituzten zortzi ikastaroak.
Internet zelan baliatu jorratuko dute, esaterako, urtarrilaren 2tik 16ra eta urtarrilaren 16tik 27ra eskainiko dituzten ikastaroetan.
Bestalde, Wikipedia, Gmail, Writer edo Flickr bezalako sareko baliabideak erabiltzen ikasteko aukera ere eskainiko diete herritarrei Kzgunean urtarrilerako prestatu dituzten saiootan.
Izen ematea, Kzgunean bertan (San Prudentzio 10), telefonoz (94-655 0941 zenbakian) edo mezu elektroniko bidez egin daiteke (tutor.abadiano@kzgunea.net).