Merinalde Eguna ospatuko dute, gaur, Gerediagan

Anboto 2011ko abe. 27a, 10:56

Merinalde Eguna ospatuko dute, gaur, Gerediagako Salbadore ermitan. Gerediaga elkarteak antiolatutako ekitaldian Antonio Tovar filologo, hizkuntzalari eta euskaltzalea omenduko dute. Ekitaldia 19:00etan hasiko da

Merinalde Eguna ospatuko dute, gaur, Gerediagako Salbadore ermitan. Gerediaga elkarteak antiolatutako ekitaldian Antonio Tovar filologo, hizkuntzalari eta euskaltzalea omenduko dute. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.

 

1895ean, Durangaldeko elizateetako alkateak Gerediagako gune foralean azken aldiz batu zirela, eta, urtebete geroago, Foruak kendu eta eskualdeko erakundea desargertu zirela gogoratzeko antolatzen du Gerediagak Merinalde Eguna. Durangaldearen lurraldetasuna eta izan zituen berezko erakundeak gogoratuko dituzte, beraz, gaur, beste behin.

 

Bestalde, Iñaki Gaminde hizkuntzalariak Durango Merinaldeko euskararen ezaugarri eta berezitasunei buruz jardungo du. Aitatu Antonio Tovar filologo, hizkuntzalari eta euskaltzalea omentzeko ere aprobetxatuko dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!