Gerediaga auzoan, N-634 errepide nagusiko lurpeko pasabidearen egoera \'negargarria\' salatu dute beste behin auzokoek.
Hamabi Harri auzo elkartekoek ohar baten bitartez nabarmendu dutenez, "egunerokour putzuak lakua" zirudien domekan. "Autobus geltokira, Txarolara edota bertako Mezkitara datozen ehundaka lagunek errepidea zeharkatzea beste erremediorik ez dute, horrek dakarren arriskuagaz", diote. Ildo horretan, udal agintariak zertara begira ote dauden nabarmendu gura dute. Gogorarazi dutenez, A-8 autobidearen hirugarren erreila laster zabalduko dutela-eta Gerediaga auzoan "oraindik badagoela zer konpondu" azpimarratu dute.