Antonio Tovar euskaltzalea omenduko dute

Anboto 2011ko abe. 21a, 09:27

Abenduaren 27an, Gerediagako ermitan burutuko dute Gerediaga elkarteak antolaturiko Merinalde Eguna. Valladoliden jaio eta hamaika urte zituen arte Elorrion bizi izan zen Antonio Tovar filologo, hizkuntzalari eta euskaltzalea omenduko dute, 19:00etan hasiko den ekitaldian.

Abenduaren 27an, Gerediagako ermitan burutuko dute Gerediaga elkarteak antolaturiko Merinalde Eguna. Valladoliden jaio eta hamaika urte zituen arte Elorrion bizi izan zen Antonio Tovar filologo, hizkuntzalari eta euskaltzalea omenduko dute, bere jaiotzaren mendeurrenean, 19:00etan hasiko den ekitaldian.

 

1895ean, Durangaldeko elizateetako alkateak Gerediagako gune foralean azken aldiz batu zirela, eta urtebete geroago Foruak kendu eta eskualdeko erakundea desargertu zirela gogoratzeko antolatzen du Gerediaga elkarteak Merinalde Eguna. Durangaldearen lurraldetasuna eta izan zituen berezko erakundeak gogoratuko dituzte abenduaren 27ko ekitaldian.

 

Antonio Tovar gogoratzeagaz gainera, Iñaki Gaminde hizkuntzalariaren berbaldia ere jasotzen du datorren martitzeneko Gerediagako ermitako ekitaldiak: Durango Merinaldeko euskararen ezaugarri eta berezitasunei buruz jardungo du hitzaldi horretan Gamindek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!