Joan zen bariku iluntzean, Errota kultur etxean burutu zuten Abadiño Sari banaketa ekitaldia. Eneritz Iturriagaetxebarriak, Gerediaga elkarteak, Gorakada antzerki taldeak, Edurne Astigarragak eta Mila Salterainek jaso zuten omenaldia.
Herriko kantari gazteek parte hartuko zuten, besteak beste, joan zen barikuko ekitaldian. Muntsarazko dorrearen erreprodukzio bat jasoko zuten Abadiño Sarietako aurtengo bost sarituek.