Eneko Zarrabeitia Abadiñoko presoari eta bere hurbilekoei elkartasuna adierazteko 150 pertsonatik gora batu ziren joan zen abenduaren 11n, Abadiñon.
Zanpantzarrekin eta trikitilariekin Muntsaratzeko Dorretik Gaztetxera bidean herritar ugari batu ziren, ekimenagaz bat eginda.
Gaztetxean, 3 urte eta gero, Osnytik Poitiersera trasladatu duten Eneko Zarrabeitiaren mezua irakurri zen. Ondoren bidaltzeko argazki herrikoia atera eta nahi zuenentzako salda beroa banatu zuten. Egun horretan "bidea egin zuten" Abadiñon eta "bidea eiten jarraitzeko mezua zabaldu" zuten, "preso eta iheslari guztiak etxera ekarri arte".