Udalak lagunduta eta Anboto Azpiko Damak emakume elkarteak gonbidatuta eskainiko dute, gaur, doluari buruzko berbaldia.
Doluari zelan aurre egin jorratuko dute Aulki huts bat izenburuko hitzaldian, 18:30ean hasita, Errota kultur etxean.
Maite den pertsona baten heriotzak eragindako sentipenak datozenak lako eguberri egunetan zelan kudeatu aztertuko dute, horretan diharduen Krisalida elkartearen laguntzagaz.
Itziar Gandia eta Ainara Martínez Etxaburuk eskainiko dute Errota kultur etxean izango den berbaldia. Abadiñoko Udalaren lankidetzaz antolatu du Anboto Azpiko Damak emakume elkarteak hitzordua.