Errota kultur etxean emango dituzte Abadiño Sariak, gaur

Anboto 2011ko abe. 16a, 08:35

Errota kultur etxean burutuko dute, gaur, 20:00etatik aurrera, 2011ko Abadiño Sariak eskaintzeko udalak antolaturiko ekitaldia. Eneritz Iturriagaetxebarria, Gerediaga elkartea, Gorakada antzerki taldea, Edurne Astigarraga eta Mila Salterain dira aurten udalaren eta herrikideen goraipamena jasoko dutenak

Errota kultur etxean burutuko dute, gaur, 20:00etatik aurrera, 2011ko Abadiño Sariak eskaintzeko udalak antolaturiko ekitaldia. Eneritz Iturriagaetxebarria, Gerediaga elkartea, Gorakada antzerki taldea, Edurne Astigarraga eta Mila Salterain dira aurten udalaren eta herrikideen goraipamena jasoko dutenak.

 

Gobernu taldeak sariketaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, udaleko hiru alderdietako kide banak eta iaz saritutako hiru herritarrek "adostasunez" erabaki dute 2011ko bost Abadiño Sariak nortzuei eman.

 

Herriko kantari gazteek parte hartuko dute, besteak beste, Traña-Matienako Errota kultur etxean burutuko duten sari banaketa ekitaldian. Herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira bertaratzera. Muntsarazko dorrearen erreprodukzio bat jasoko dute Abadiño Sarietako aurtengo bost sarituek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!