Traña plazako lurpeko garajeen proiektua berriz aztertuko dute

Anboto 2011ko abe. 9a, 11:02

Orain hiru urte oposizioak atzera bota zuen Traña plazan lurpeko aparkalekua egiteko AIko gobernuaren proposamena

Orain hiru urte oposizioak atzera bota zuen Traña plazan lurpeko aparkalekua egiteko AIko gobernuaren proposamena.

 

Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, “orain hiru urte aparkalekuei dagokienez geneukan arazoa biderkatu egin da ordutik hona, eta eramangaitza da batzuetan”.

 

Orain hiru urte legez, udalak eman duen lehenengo pausoa Gizarker enpresari inkesta bat eskatzea izan da, herritarrek proiektu hori garatzea beharrezko ikusten duten ala ez eta zelako eskaria legokeen jasotzeko.
Navarro alkateak azaldu duenez, udaleko batzordean mahai gaineratu zuen proposamena, eta Bildu zein EAJ ere ados agertu ziren inkesta burutzeagaz.

 

Inkesta horretan herritarrek agertzen duten eskariaren arabera erabakiko dute, alkateak azaldu duenez, “solairu bakarreko aparkalekua edo bikoa behar dugun, zenbat plazakoa, etab”.

 

Inkestagaz jasotako emaitzak urtea amaitu baino lehen ago esku artean edukitzea aurreikusten du gobernu taldeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!