Abadiño inguruan aurkitu dute zuloa, Ertzaintzak adierazi duenez, ETA erakunde armatuarena. EFE agentziak zabaldu du berria.
Hainbat material zegoen gordeta zulo horretan, Ertzaintzaren arabera. Zehaztu gabeko lehergailu kopurua, tenporizadoreak eta egoera onean legozkeen detogailuak. Baso inguru baten lurperatutatako bidoi baten aurkitu dute material guztia hori, azaldu dutenez.