Abenduaren 3an, 12:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean, egingo dute Jose Luis Lizundia euskaltzain abadiñarren dohaintzaren aurkezpena.
Gogaikarri bertso eskolako eta Iluntze dantza taldeko kideek egingo dute Euskara Egunaren harira antolaturiko abenduaren 3ko dohaintzaren aurkezpen ekitaldiaren sarrera, eta Udal agintariak ere izango dira bertan.
Guztira 674 ale edo liburu dira Jose Luis Lizundiak Abadiñoko liburutegiari dohaintzan emandakoak; lehen ediziokoak denak. Euskadiko Liburutegien sare nazionaleko liburutegi gutxitan topatu daitezke Lizundiak dohaintzan emandako liburuok.Euskal idazle klasikoen lanak, hizkuntzalaritza, politika, historia eta geografiari buruzkoak dira, besteak beste, liburu.
\'Abadiño kantuz\'
Euskara Egunaren harira antolaturiko beste ekitaldi bat da, abenduaren 3an, eta herriko Done Zezili abesbatzak gidatuta, Abadiñoko kale eta plazetan zehar herri kanta ezagunak abestea proposatzen duena. 18:00etatik 19:00etara, Jubilatuen egoitzan hasita, Traña-Matienan zehar ibiliko dira; eta 19:00etatik 20:00etara, Txanporta plazan hasita, Zelaietan. Letren kopia bana banatuko zaie ekitaldira batzen direnei.