Hirugarren Adinekoen XIX. Kultur Astearen baita \'Cuidadores\' dokumentala eskainiko dute, gaur, 17:00etan, Txanporta kultur etxean.
San Trokaz jubilatuen elkarteak antolatutako ekitaldia da hori. Amaitzerakoan txokolate jana ere izango dute bertaratzen direnek. Azaroaren 26an, berriz, zapatuan, Andra Marin meza izango dute 13:00ean, eta, 14:00etan, Muntsaratz auzoko Andra Mari txokoan lagunarteko bazkaria izango dute. Adin gehien duten bazkideak ere omenduko dituzte.