Euskara ikasten jardun dutenentzako diru-laguntzak

Anboto 2011ko aza. 20a, 08:16

Gobernu taldeak asteon jakinarazi duenez, 2010-2011 urteetan euskara ikastaroetan jardun duten 42 herritarrek jasoko dute diru-laguntza

Gobernu taldeak asteon jakinarazi duenez, 2010-2011 urteetan euskara ikastaroetan jardun duten 42 herritarrek jasoko dute diru-laguntza.

 

Abadiñoko Udalak komunikabideetara bidali duen oharrean azaltzen denez, guztira, 9.210 euro bideratuko dute euskara ikastaroak jaso dituzten herritarrak diruz laguntzera.

 

Argi Abad Hezkuntza eta Euskara batzordeburuak azaldu duenez, "Udal ordenantzaren arabera, herrian erroldatuta egoteaz gain, ohiko ikastaroetan gutxienik ere %80ko asistentzia izatea eskatzen da diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!