Abadiñoko Astola auzoko tailer mekanikoan piztu den sua kontrolatuta dago. Duela ordu bete inguru sortu da sutea eta suhiltzaileen lau kamioi lanean ibili dira bertan. Ez da inor zauritu.
Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak azaldu duenez, txinparta baten eraginez sortu ahal izan da sua, eta erregaiagaz bizkor hedatu. Ke beltza zabaldu da Abadiñon sutearen eraginez. Suhiltzaileak berehala joan dira enpresara eta sua amatatu dute.