Emakumeen historian bete duten eginkizunari buruz

Anboto 2011ko aza. 12a, 09:21

Azaroaren 16tik abenduaren 14 arte burutuko dituzte, Abadoñoko Udaleko Berdintasun sailak antolatu duen ikastaroaren saioak. Histoarian zehar \"emakumeak isilarazteko bizitako prozesuaz hausnarketa\" bultzatu gura dute ekimenagaz.

Azaroaren 16tik abenduaren 14 arte burutuko dituzte, Abadoñoko Udaleko Berdintasun sailak antolatu duen ikastaroaren saioak. Histoarian zehar "emakumeak isilarazteko bizitako prozesuaz hausnarketa" bultzatu gura dute ekimenagaz.

 

Ikastaroan parte hartzeko izena ematen dutenek, besteak beste, historia nork eta zelan eraiki eta idatzi duen hausnartuko dute, iritziak eta ikuspegiak trukatuz, eta, "historiografia feminista egitea beharrezkoa den" ere eztabaidatuko dute, Janire Arriaga Casas irakasle eta historialariak gidatuko duen ikastaroan.

 

Bi orduko lau saio egingo dituzte, eta horrez gainera, bisitaldi gidatua egingo dute Basaurira, herri hartan emakumeen memoria historia berreskuratzeko egin duten lana ezagutzeko. 

Yanire Moreno Berdintasun saileko zinegotziak ikastaroa aurkezterakoan azpimarratu duenez, "emakumeak eragin handia izan du gizarte guztietan, baina historia liburuetan jasota dauden pertsonaje gehienak gizonak dira". Horregatik, dio Morenok, "oso garrantzitsua iruditzen zaigu gertaera hauetaz hausnartzea, nekez sortuko baitugu berdintasunean oinarritutako gizarte bat, emakumeek historian izan duten eginkizuna onartzen ez badugu".

 

Errota kultur etxean, Udal Mediatekan edo berdintasuna@abadiano.org helbide elektronikoan eman ahalko da ikastaroan parte hartzeko izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!