Joan zen astean batzartu ziren Traña-Matienako Pierburg enpresaren ondoko lurretan etxebizitzak eraikiko dituen enpresa eraikitzailea eta udala.
Eremu horretan, babeseko eta prezio tasatuko hogeina etxebizitza eta salmenta libreko 45 eraikitzea jaso dute proiektuak. Asteon, sinatutako hitzarmenean etxebizitzak eraikitzeko zehaztu dituzten epeei buruz galdetu diogu Navarro alkateari: eperik ez dutela zehaztu erantzun digu; azaldu duenez, “finantziazioaren eta eskariaren arabera” joango dira hori lotzen.
Joan zen asteko batzar horretan, orain arte zehaztu dituzten proiektuaren balditzak lotu zituzten, alkatearen berbetan, eta, “promotoreak etxebizitzotako lonjak udalari zer baldintzatan lagako dizkion jaso”.