Lurpeko pasabidea erabili ezinda, foru errepidea gurutzatu behar dutela diote
Gerediagako auzokideek obren eraginaren inguruan hainbat salaketa plazaratu dute. Auzora heltzeko lur gaineko pasabide berria orain aste bi zabaldu zuten, auzokideek Traña-Matienagazko lotura bide horretatik eginez. Autobus geltokiaren ondoko lurpeko pasabidea da orain auzokideen kezka. Izan ere, pasabide hori autobus geltokira eta atzeko bi eraikinetara joateko sarbide moduan utzi dute. “Behin-behinean foru errepidea gurutzatzeko jarri zuten zebra-bidea kendu egin dute, eta lurpeko pasabidea egoera txarrean lokatzez beteta egonda ezin gaitezke pasatu”, salatu dute.
Errepidea gurutzatzeak dakarren arriskuaz ere ohartarazi dute: “Kotxeak hemendik doazen abiaduran zebra-bide barik gurutzatzea arrikutsua da, eta ez digute konponbiderik ematen”. Gainera, pasabide horretatik jende ugari igarotzen dela gogoratu dute: “Jose Charolako etxebizitzaz gainera, autobus geltokia eta beste hainbat zerbitzutarako sarbidea ere bada”.
Udalagaz sarritan berba egin dutela azaldu dute auzokideek, baina ez dutela konponbiderik topatu: “Alkateari sarri adierazi diogu gure kexa, baina ez du arazoa konpondu”.
Inguruan egin dituzten obrekin, Gerediagakoek diotenez, “lurpeko pasabidea ezinduako eta gurpildun aulkidunak pasatzeko ez egokitu izana ulergaitza egiten zaie. Asteburuko euriteak obretako hondakinak pasabideraino eraman ditu.