Atzo Muskizen lehenengo itzulian ihes egin eta bakarrik helmugaratu zen abadiñarra. Pablo Rodriguezek 23 urtez azpikoa irabazi zuen.
Lasterketako zatirik handiena bakarrik egin zuen Hirumet taldeko txirrindulariak. Helmugan 33 segundoko alde atera zion Bart Hofman-i. Isaac Suarez hirugarren sailkatu zen Hofmanen denbora berean. Hirumet taldeko Pablo Rodriguezek 23 urtez azpiko lasterketa irabazi zuen. Galiziarrak gustuko du Muskizko zirkuitua iaz ere irabazi egin baitzuen gazte mailan. Muskizkoa izan da Euskal Herriko Koparako puntuagarria zen lehenengo lasterketa.
Asteburuan Karrantzan 14 segundoko aldea atera zion Javier Ruiz de Larrinaga bigarren sailkatuari. Bart Hofman sailkatu zen hirugarren 20 segundora. Murgoitiok David Lozanogaz ihes egin zuen eta Lozanok lasterketa utzi behar izan zuen matxura bategatik. Murgoitiok bakarrak egin zuen helmugara arteko bidea.