Zelaietako jubilatuen etxeko Aste Kulturala

Anboto 2011ko aza. 5a, 08:02

Azaroaren 21etik 26ra burutuko dituzte ekintzak

Azaroaren 21etik 26ra burutuko dituzte ekintzak.

 

Bost jarduera biltzen dituen Aste Kulturala antolatu dute, azaroaren 21etik 26ra, Zelaietako erretiratuen egoitzak eta Udalak.

 

Fibromialgiari buruzko berbaldi bategaz emango diote Aste Kulturalerako  antolaturiko egitarauari hasiera, azaroaren 21ean: Txanporta kultur etxean 19:00etan ipini dute horretarako hitzordua.

 

Durangoko Gora Gora antzerki-taldearen La terracita de doña Paula antzezlanaren emanaldia antolatu dute, bestalde, azaroaren 22rako, Txanportan.

 

Oskar Tejedorren Cuidadores filma emango dute, Donostiako San Telmo Museora irteera egingo dute eta bazkari bategaz itxiko dute egitaraua.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!