Pierburg enpresaren Europako batzorderako ordezkaritza sindikalari buruzko epaia

Anboto 2011ko urr. 26a, 12:08

Komunikabideetara bidalitako oharrean jakinarazi du Pierburg SA (Carbureibar) enpresako ELA sindikatuak, \'askatasun sindikala urratzeagatik UGTren kontra\' aurkeztu zuen demanda onartu egin duela Lan arloko Bilboko laugarren epaitegiak.

Komunikabideetara bidalitako oharrean jakinarazi du Pierburg SA (Carbureibar) enpresako ELA sindikatuak, "askatasun sindikala urratzeagatik UGTren kontra" aurkeztu zuen demanda onartu egin duela Lan arloko Bilboko laugarren epaitegiak.

 

ELAk azaldu duenez, Pierburg enpresaren Europako batzordean ordezkari bat dagokio Abadiñoko enpresari. "Orain arte, Abadiñoko zentrutik, hauteskunde sindikalen aurretik zegoen Enpresa Batzordeko UGT sindikatuko presidentea izan da Europako batzorde horretan enpresa ordezkatzen zuena", sindikatu abertzaleak oharrean azaldu duenez.

 

Azkenengo hauteskunde sindikalen ostean, "indar korrelazioak aldatu dira", ELAk nabarmentzen duenez, "eta ondorioz, Komiteko 13 kidetik 8k erabaki dute Abadiñoko Pierburg-etik beste ordezkari bat joan behar dela Europako batzordera". Komunikabideetara bidalitako oharrean eta Lan Epaitegietan aurkezturiko demandan ELAk salatzen duenez, hala eta guztiz ere, "UGTko ordezkaria izan da, Enpresako Zuzendaritzaren ezinbesteko laguntzarekin, Abadiñoko Pierburg ordezkatzen ibili dena".

 

Lan arloko epaitegian demanda aurkeztu zuen ELAk, beraz, eta oharrean jakinarazi duenez, Lan arloko Bilboko laugarren epaitegiak onartu egin du eskaria. "Ondorioz", dio ELAk, "Zuzendaritzak eta UGTk zeukaten gehiengoaren erabakia ez errespetatzeko intentzioak zapuztu ditu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!