PPko ordezkariek Gestamp enpresa bisitatu dute, tartean, alderdi popularreko presidente Mariano Raxoik eta Antonio Basagoitik. Abadiñoko enpresan eskainitako berbaldian alderdi popularreko presidenteak azaldu duenez, "gure politika fiskalaren printzipioa ekintzaileei laguntzea izango da".
Ekonomiaren inguruko adierazpenak egin ditu Raxoik Estampaciones Bizkaian: "Espainian ekintzaileak enpresa handiak, baina batez ere enpresa txiki eta ertainak, eta autonomoak dira". PPren lehentasunezko helburua lanpostuak sortzea dela gaineratu du: "Enpresa asko behar ditugu, geroz eta hobeak izan daitezela eta lanpostu asko sortu ditzaketenak".
Automobilaren sektorearen inguruan, "oso garrantzitsua" dela adierazi du "esportazioen %20 delako: "Gaur egun batez ere krisiaren eraginez kotxe gutxiago saltzen dira, baina gehiago esportatzen da", azaldu du. Lehentasunezko sektorea dela deritzo Raxoik eta esan duenez, "gobernatu dugun administrazioen babesa izan du beti, eta horrela izaten jarraituko du".
Datorren domekako Europar Kontseiluaren batzarra Espainiako ekonomia errekuperatzeko garrantzitsua izango da Raxoiren berbetan. "Gobernuak PPren aldetik babes guztia dauka espainiako zorrean balioan ajusterik ez dadin egon. inor ez zalantzan jartzeko Espainia herrialde fidagarria dela eta bere zorra ordaindu dezakeela. Baita ere, finantza-erakundeen berkapitalizazioak ez diezaion kredituari eragin bai Espainian baita Europan ere".