Gaztetxearen hamahirugarren urtebetetzea ospatzeko

Anboto 2011ko urr. 20a, 09:00

Hiru egunetarako egitaraua antolatu dute Zelaietan, Gaztetxearen urteurrena ospatzeko. Bariku, zapatu eta domekarako antolatu dute urteurrena ospatzeko egitaraua.

Hiru egunetarako egitaraua antolatu dute Zelaietan, Gaztetxearen urteurrena ospatzeko. Bariku, zapatu eta domekarako antolatu dute urteurrena ospatzeko egitaraua.

 

Urriaren 21ean, bariku arratsaldean burutuko duten kalejira eta dantza emanaldiagaz abiatuko dute urteurrenerako Abadiñoko Gazte Asanbladak atondu duen egitaraua. Ondoren luntxa, eta 18:30ean, umeentzako antzerki emanaldia izango dira Gaztetxean, eta Humprey bakarlariaren kontzertuak itxiko du barikuko egitaraua.

 

Zapatuan, urriaren 22an, goizean goiz hasita zabalduko dute jai-giroa Zelaietako Gaztetxearen inguruan. Bizikleta martxa burutuko dute 11:00etan; herri bazkaria 14:30ean; elektrotxarangaren emanaldia, 17:30ean; eta kontzertuak gauean: Bajo Presión eta Vomito taldeek joko dute lehenengo, eta erromeriagaz amaituko dute urriaren 22an eguna.

 

Domekan, urriaren 23an, kale antzerkia izango da ikusgai 18:00etan; eta su artifizialak, txokolate dastaketa eta traka finala burutu dituzte Abadiñoko Gaztetxearen hamahirugarren urteurreneko egitaraua ixteko.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!