Udaletxean aurkezteko, sinadurak biltzen

Anboto 2011ko urr. 18a, 08:30

Muntsaratzeko Arlozabal plazako lau etxebizitza-blokeetako bizilagunen sinadurek lagunduta, urriaren 7ko gauerdian euren etxe aldamenean jausi zen garabiaren auziari buruzko kexa udaletxera eramango dutela azaldu dute auzotarrek; udalaren partetik erantzunen bat jasotzea dutela ekimen honegaz helburu, adierazi dute.

Urriaren 17an galdetu diegunean, garabia jausi zen eraikuntzatik gertuen dauden lau etxebizitza blokeetako 90 auzokideren sinadurak eduki dituzte batuta; eta eguenean udaletxean aurkezteko, 200 auzotarren sostengua edukitzea espero dutela aurreratu digute. Eguenean, udaletxera doazenean, "garabia jausi ostean udalak eduki zuen jarrera salatu, eta erantzunen bat eskatuko" diotela gobernu taldeari esan dute bizilagunek.

Azotarrek adierazi digutenez, kexa formala aurkeztuko dute eguenean udaletxean, eta Jose Luis Navarro alkatearekin berba egiten saiatuko da bizilagunen ordezkaria. Asteon udalean aurkeztuko duten idatzian, hainbat zalantza eta galdera aurkeztuko dituzte Arlozabal plazako auzotarrek udal gobernuari: auzoan hainbat etxebizitza eraikitzea aurreikusita dagoenez, aurrerantzean garabiak ipintzen dituztenean, neurriak har ditzala eskatuko diote udalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!