Udalaren egutegirako argazkiak bozkatzeko aukera

Anboto 2011ko urr. 17a, 10:53

Gaur hasita eman dezakete herritarrek 2012ko udalaren egutegirako lehiakideek bidali dituzten argazkiei buruzko botua. Udaletik jakinarazi dutenez, azaroaren 11ra arte, Abadiñoko Udalaren www.abadiño.org webgunean, egongo da hamabi argazki irabazleak hautatzeko aukera.

Lehiaketara aurkeztu dituzten baserrien 104 irudietatik 23 aukeratu ditu Abadiñoko Udalak deitutako udal teknikariek eta argazkilari profesional batek osatutako epaimahaiak, eta horien artean egingo dute herritarren aukeraketa.

Udalak argitaratuko duen 2012ko egutegian azalduko dira hamabi argazki irabazleak. Boto gehien jaso ditue argazkilariak, gainera, 300 euroko saria jasoko du. Bestetik, 14 eta 17 urte arteko lehiakideen artean boto gehien jasotzen dituen parte hartzaileak ere saria jasoko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!