Azaroan, KZgunean izango dira Udalak eskaintzen dituen doako ikastaroak. San Prudentzio kaleko KZgunean jaso daiteke informazio zabalagoa, eta bertan eman daiteke izena ere.
Besteak beste, Internet eta administrazio elektronikoari, antibirus programei, edo merkataritza elektronioari buruzko saioak eskainiko dituzte gazteleraz.
Azaroaren 24, 25, 28 eta 29an izango dira euskarazko ikastaroak; Writer, Doodle eta QR Kodeei buruzkoak izango dira saio horiek.
KZgunean, San Prudentzio kaleko 10. zenbakian, edo 946550941 telefono zenbakian eman daiteke izena.