Ertzaintzak abadiñar bat erreskatatu zuen domekan. Arantzazutik Gomistegirako mendi ibilbidea egiten ziharduen gizona erreanimatu egin behar izan zuten osasun-langileek eta erietxera eroan zuten helikopetroan, larri.
SOS Deiak-112 zerbitzuak deia jaso zuen, domekan, 09:45 inguruan, Arantzazutik Gomistegira (Aizkorriko parke naturalean) oinez zihoan gizon batek paparrean mina zeukala abisatuz. Lur orotako ibilgailua mugiarazi zen eta Ertzaintza, osasun-langileak eta suhiltzaileak hubildu ziren eta gizona aurkitzerakoan erreanimazio eragiketak egin zizkioten. Segituan erietxera eroan zuten.
Egoerak izan zezakeen larritasunagaitik Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Arretarako tekniko baten helikopteroaren mobilizazioa koordinatu zuen