Sarai Mimenza jeltzalea, Amankomunazgoko Juntarako ordezkari

Anboto 2011ko ira. 28a, 08:49

Durangaldeko Amankomunazgoko Juntan Abadiñoren ordezkari izateko, Sarai Mimenza zinegotzi jeltzalearen hautagaitzaren alde egin zuten Abadiñoko Independienteak eta EAJ alderdiek irailaren 27ko ohiko bilkuran.

Amankomunazgoko Juntarako Abadiñoren ordezkari, "alderdi bozkatueneko kide bat izan beharko litzatekeela uste dugu", adierazi zuen Bilduko bozeroaleak. Hauteskundeetan boto kopuru handiena lortu zuen Abadiñoko Independienteak alderdiak baina, ez zuen taldeko inor aurkeztu bozketan.

"Geure burua aurkeztera behartuta sentitzen gara", adierazi, eta Saioa Zuazubizkar zinegotzia proposatu zuen Bilduk bozkara. Sarai Mimenza zinegotzia proporsatu zuen EAJk.

Bozketan, Abadiñoko Independienteen eta EAJren aldeko botuekin aukeratu zuten Mimenza, Durangaldeko Amankomunazgoko Juntan Abadiño ordezkatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!