Bihotz-gelditze kasuetan erabiltzeko

Anboto 2011ko ira. 27a, 08:59

Bihotz-gelditze kasuetan herritarrak artatzeko helburuz, desfibriladoreak ipiniko ditu Astolako igerilekuan eta udaltzaingoaren autoan, Abadiñoko Udalak

Bihotz-gelditze kasuetan herritarrak artatzeko helburuz, desfibriladoreak ipiniko ditu Astolako igerilekuan eta udaltzaingoaren autoan, Abadiñoko Udalak.

 

Igerilekuko langileek zein udaltzaingoak ere, desfibriladoreak erabiltzeko prestakuntza jasoko dutela azpimarratu du Jose Luis Navarro alkateak ohar batean. Alkateak adierazi duenez, kirolguneetan sarri burutzen den muturreko esfortzu fisikoak bihotz-gelditzeak jasateko arriskua gehitzen dutelako, bereziki gomendagarria da desfibriladoreak erabilgarri izatea bertan.

 

Bestetik, gobernu taldearen berbetan, herrian gisa horretako larrialdi bat gertatuko balitz, autoan bertaratu, eta desfibriladorea baliatuko lukete udaltzainek. "Gero eta gehiago dira kirolgune eta leku publikoetan desfibriladoreak ipintzen dituzten administrazioak", dio Abadiñoko alkateak, "guri dagokigunez, egitasmo honegaz bizi bat bera salbatzen badugu, asebeta geundeke".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!