Oinezkoendako bide zaharra zabaldu dute

Anboto 2011ko ira. 22a, 12:31

Obrak egiteko abuztuaren 8an itxi zuten bidea zabaldu dute, behin-behineko soluzio moduan

Obrak egiteko abuztuaren 8an itxi zuten bidea zabaldu dute, behin-behineko soluzio moduan.

 

Traña-Matiena eta Gerediaga arteko oinezkoen bide berriko obrak amaitzen dituzten bitartean, auzoen arteko bidea oinez egin gura dutenentzako behin-behineko pasabidea atontzeko konpromisoa hartu zuen obraren ardura daukan Interbiak enpresak, Jose Luis Navarro alkateak joan zen barikuan adierazi zuenez.

 

Euren auzotik Traña-Matienara oinez joateko modurik ez dutela salatu zuten Gerediagako auzotarrek joan zen astean, eta obraren arduradunekin batu zen barikuan Navarro alkatea.

 

Abuztuaren 8an utzi zuten oinezkoendako pasabidea egokituta, eta berria egin arte erabilgarri dago eguaztenetik.
Oinezkoendako pasabide berria, N-634 errepidea zubi batetik igarotzen duena, urriaren hasieran zabalduko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!