Ehun urteko Casimira Verderi omenaldia, jubilatuen etxean

Anboto 2011ko ira. 19a, 13:27

Traña-Matienan bizi den, eta abuztuaren 16an 100 urte bete zituen Casimira Verde herrikideari omenaldia egin zion Abadiñoko udalak atzo

Traña-Matienan bizi den, eta abuztuaren 16an 100 urte bete zituen Casimira Verde herrikideari omenaldia egin zion Abadiñoko udalak atzo.

 

Atzo eguerdian, Jubilatuen Traña-Matienako etxean, eta familiakoek eta lagunek inguratuta gozatu zuen Casimira Verdek bere omenezko ekitaldia.

 

Herriko Norte y Sur eta Iluntze taldeko dantzarien emanaldia izan zen lehenengo, eta lora-sorta bat jaso zuen omenduak, Udalaren izenean.

 

Orain ia mende erdi etorri zen Casimira Verde Badajoztik Abadiñora; hiru seme-alaben ama da, eta hamahiru iloba eta hamar biloba dauzka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!