Casimira Verde omenduko du udalak 100 urte egiteagatik

Anboto 2011ko ira. 18a, 14:52

Jose Luis Navarro alkateak, Javier Crespo Gizarte-ongizate zinegotziak eta Imma Zapardiez Kultura, Jai eta Kirol ordezkariak bisita egingo diote gaur Casimira Verderi, Traña-Matienako Jubilatu Etxean

Casimira Verde abadiñarra omenduko du udalak abuztuaren 16an 100 urte egiteagatik. Jose Luis Navarro alkateak, Javier Crespo Gizarte-ongizate zinegotziak eta Imma Zapardiez Kultura, Jai eta Kirol ordezkariak bisita egingo diote Casimirari, Traña-Matienako Jubilatu Etxean.

Ekitaldian, alkateak Casimira zorionduko du, eta udalaren izenean opari bat emango dio. Ez da lehenengo aldia udalak omenaldia egiten diola abadiñar bati 100 urte betetzeagatik. Izan ere, aurtengo maiatzean, Josefa Exposito zoriondu zuten. Omenaldia eguerdiko 13:00ean izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!