Eguaztenean zabalduko dute behin behineko pasabidea

Anboto 2011ko ira. 16a, 12:59

Obrek irauten duten bitartean Traña-Matiena eta Gerediaga auzoen arteko bidea oinez egin gura dutenentzako behin-behineko pasabide bat atontzeko konpromezua hartu du, Jose Luis Navarro alkateak adierazi duenez, obraren ardura daukan Interbiak enpresak

Obrek irauten duten bitartean Traña-Matiena eta Gerediaga auzoen arteko bidea oinez egin gura dutenentzako behin-behineko pasabide bat atontzeko konpromezua hartu du, Jose Luis Navarro alkateak adierazi duenez, obraren ardura daukan Interbiak enpresak..

Martitzenean auzotarren kexak jaso zituen alkateak, eta gaur goizean batu da Interbiak-eko arduradunekin. Eguazten iluntzerako egongo da, Navarrok adierazi duenez, abuztuaren 8an itxi zuten oinezkoendako pasabidea egokituta, eta berria egin arte erabilgarri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!