Alkateak sinatutako dekretu baten bitartez izendatu dituzte udaleko batzordeen buruak.
Jose Luis Navarro alkatea izango da 2011-2015 legegintzaldian, Hirigintza, Iraunkortasuna, Mendiak eta Gobernazio batzordeetako arduraduna; Ogasun batzordeburu legez Serrano alkateordeak, eta Euskara eta Hezkuntza batzordeburu postuan Talde Independienteko Argi Abad zinegotziak jarraituko dute.
Ima Zapardiez zinegotzia da Kultura, Jaiak eta Kirolak zein Gazteria batzordeetako burua; Yanire Moreno Berdintasun batzordekoa, eta Javier Crespo da, azkenik, Gizarte Ongizate batzordeko arduraduna.