Aitte Kurutzeko jaiekin gozatuz, martitzenetik

Anboto 2011ko ira. 16a, 08:30

Pijama eta Kamisoi Eguna ospatuko dute gaur, eta Mozorro Eguna bihar, Zelaietako jaietan

Pijama eta Kamisoi Eguna ospatuko dute gaur, eta Mozorro Eguna bihar, Zelaietako jaietan.

 

Iluntzetik aurrera ospatuko dute gaur, irailaren 16an, Pijama eta Kamisoi Eguna Zelaieta auzoan. Afaltzeko, parrillada antolatu du Aitte Kurutzeko jai batzordeak, eta 22:00etan hasita Lotxo taldeagaz erromeria. Gauerditik aurrerako, bestalde, umeen eta nagusien ohiturazko ‘patata dantza’ izenekoak jasotzen ditu, esaterako, auzoko jaien programazioak.

Jaietako urteroko beste hitzordu batzuek ere ez dute 2011ko Aitte Kurutzeko jaietan hutsik egingo: txokolate banaketa, errepresaliatu politikoen aldeko argazkia zein kantzontzilo eta kulero lasterketa egingo dituzte.
Domekan emango dituzte aurtengo jaiak amaitutzat: ‘txirikila’ eta ‘txirrinkola’ jolasak berreskuratuko dituzte, 17:30ean hasita, eta tortilla txapelketagaz itxiko dute egitaraua.

Jaiak amaitu orduko, Mozorro Eguna ere ospatuko dute; irailaren 17an, jai batzordeak emandako “Gorria” gaiaren inguruan osatuko dituzte mozorroak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!